Gasteizko Jabetze Feministarako Eskola

Gasteizko Udalaren Berdintasun Zerbitzuak sustaturiko espazioa da, berdintasunarekiko nahiz emakumeen jabetzearekiko konpromiso handiagoan aurrera egiteko, ikuspuntu feminista eta intersekzional batetik.

Prestakuntza-jarduerak antolatzen dituzte, eta horien helburua da emakumeak eta LGTBI kideak beren egiturazko subordinazio-egoeraz jabetzea eta subjektu aktibo direla konturatzea. Hori guzti hori bestelako egiturazko bazterketa-iturriak kontuan izanda, besteak beste, aniztasun funtzionala, etnia, klase soziala edota sexu-orientazioa nahiz genero identitatea. Halaber, Eskolak haurrentzako eta nerabeentzako jarduerak eskaintzen ditu #FeminismoanItzel programazioaren baitan.

Gasteizko Jabetze Feministarako Eskola

Emakumeon Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskolako Idazkaritza Teknikoa. Gasteizko Udalaren Berdintasun Zerbitzua (2013tik gaurdaino).