Gizonduz
Gizonduz Eusko Jaurlaritzaren ekimen urratzailea da, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak sustatua. Emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko bidean gizonen kontzientziazioa, parte-hartzea eta inplikazioa sustatzeko sortu zen.
Honakoak dira helburu zehatzak:
- Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde, baita emakumeekiko indarkeriaren kontra ere, sentsibilizatuta eta konprometituta dauden gizonen kopurua handitzea.
- Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren gaian prestakuntza jaso duten gizonen kopurua handitzea.
- Etxeko zein zaintza lanetan erantzunkidetasunari ekiten dioten gizonen kopurua handitzea.