LAIAeskola

Arabako Emakumeon Jabekuntzarako eta Berdintasunerako eskola

LAIAeskola Emakume eta Gizonen arteko Berdintasuna sustatzeko Arabako Foru Aldundiaren proiektua da. Berdintasunean aurrera egiteko bidean ekarpena egitea du helburu, baita gizartearen garapenean, kultur arteko elkarrizketan eta lurraldetasuna eraikitzen eta orekatzen ere.

Arabako herritarrengandik hurbil egingo du bere ibilbidea, gure herri eta udalerrien aniztasuna abiapuntutzat hartuta, horietako bakoitzaren berezitasunak gogoan. Emakumeak euren jabetze-prozesuetan laguntzea du helburu, haien parte-hartze soziopolitikoa indartzeko balio duten tresnen eta dinamiken bitartez; eta, aldi berean, emakume nahiz gizonekin modu orokorrean berdintasunaren alde lan egitea. Elkartzeko espazio parte-hartzailea izango da, irekia, eta, batez ere, parekidea.

LAIAeskola
LAIAplazara

LAIAeskolako Idazkaritza Teknikoa, Arabako Emakumeon Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskola, Arabako Foru Aldundiaren baitakoa (2016an sortu zenetik gaurdaino).